TALDEA
Nortzuk gara?

LUCÍA MOZAS
Publizitatea eta Harreman Publikoak
Txikitatik kirolarekiko pasioa sentitu dut, ibilbide horretan mota askotariko kirolak egiteko zortea izan dut (igeriketa, saskibaloia, gimnasia, voleibola, eskalada...) eta guztietatik zerbait ikasi dut. Kirolak bizi mantentzen gaitu, eta honek erakutsi dizkidan balioak eta pertsonak ez nituzke ezergatik aldatuko! Publizitatearen bidez kirolari merezi duen garrantzia ematea gustatuko litzaidake. Ni Lucia Mozas naiz eta kirolari amorratua naiz.

MAIXA UTRERA
Kazetaritza
Saskibaloian hasi nintzen 10 urterekin eta bederatzi urte geroago saskibaloiarenganako dudan pasioa ez da itzali. Unibertsitateko lan honen bitartez kirolari nire bizitza aldatu izana eskertu nahi nioke. Kirolaren eta kazetaritzaren arteko fusioa gozamen hutsa da niretzako. Ni Maixa Utrera naiz eta kirolari amorratua naiz.

ANE SUSPERREGUI
Publizitatea eta Harreman Publikoak
Hiru urterekin dantzan hasi nintzen, 17 urte bete nituen arte. Dantza mota ezberdinak probatu ditut, hala nola, euskal dantza eta dantza modernoa. Igeriketan eta eskian ere txikitatik aritu naiz, baina ez era erregular batean. Lan honek alde batera utzita neukan kirolarekin bueltan egotea lagundu dit. Ni Ane Susperregui naiz eta kirolari amorratua naiz.
_JPG.jpg)
ANDER LAREQUI
Publizitatea eta Harreman Publikoak
Txikitatik egin dut kirola eta asko gustatzen zait hura praktikatzea. Arraunlari ohia naiz eta kirol horrekiko pasio handia dut. Arraunaz gain bestelako kirolak egin ditut; mendira joatea eta ibiltzea gustatzen zait. Etorkizuinean, nire jakinduria oso ezaguna ez den kirol hau ezaguztaratzean aplikatu nahiko nuke. Ni Ander Larequi naiz eta kirolari amorratua naiz.

DAVID LACASA
Publizitatea eta Harreman Publikoak
Dantza nire pasioa izan da 7 urte nituenetik. Gaizki ikusten zuten mutil batek dantzan aritzea, baina 12 urte beranduago dantzatzen jarraitzen dut. Betidanik aurpegia atera behar izan diot dantzari kirola ere badela esanez, unibertsitatearen proiektu honi esker dantzaz beste edozein kirolez bezala hitz egin dezaket. Ni David Lacasa naiz eta kirolari amorratua naiz.