top of page
pilota.jpg
Captura de pantalla 2020-11-19 a las 10.

ASPERENPLENOA FINALERDIETAN

Aurtengo banakako txapelketan Baiko taldea ordezkaririk gabe geratu da

Aurtengo banakako txapeleketako finalerdietan Aspe enpresako pilotariak daude soilik. Partidak jokatzen joan diren heinean Baiko taldeko ordezkariak kanporatzen joan dira. Jokatzen ari den denboraldi honen zailtasun eta ezberdintasunak final erdietatik aurrera ere ikusiko dira, azken txapelduna izan zen Iker Irribarriak aurten ez du ez final ez final erdirik jokatuko.

 

Final erdiak Altuna III, Dario, Elezkano II eta Jaka politariek osatuko dituzte. Alde batetik azaroaren 21ean Elezkano IIak eta Jakak finalera iristeko eskuak utziko dituzte Bizkaia frontoian (Bilbo). Bestalde, igande horretan, Altuna IIIak eta Dariok Astelehena frontoian (Eibar) haien indarrak neurtuko dituzte final handian postu bat lortzeko.

 

Hasiera batean, pelota talde bakoitzak 6 ordezkari zituzten txapela irabazteko jokoan. Asperen eskutik Dario, Altuna IIIa, Jaka, Irribarria, Ezkurdia eta Elezkano IIa pilotariak zeuden txapelketan. Baiko enpresatik berriz, Zubizarreta III, Peña II, Bakaikoa, Bengoetxea VI, Agirre, Urrutikoetxea. Banakako txapelketa ezohiko honen final handia azaroaren 29an  jokatuko da Bizkaia frontoian. Ezin da jakin nork irabaziko duen, baina bai txapela Aspek eramango duela etxera. 

​

Ane Susperregui eta Ander Larequi                                                                                                         2020-11-20

​

​

#BanakakoTxapelketa

#FinalErdia

#BizkaiaFrontoia

#AtelehenaFrontoia

#Pelota

bottom of page