top of page

«Osotasunean dena ematen dit kirolak»

Kirolari Hendaiarrak gimnasia erritmikoa utzi zuen oztopo lasterketetan zentratzeko. Pasa den urtean espainiako ligan lehen postuan geratu zen eta txapelketa naizonala irabazi zuen

Irati Beorlegi Hendaian bizi den kirolaria da, nahiz eta eguneroko bizitza Irunen egin. Kiroleko gradu bat egin ondoren Donostiako Deustuko unibertsitatean ikasten ari da, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak eta magisteritzako azkenengo urtean. Gaur, irungo ONE Fitness ginaasioan ari da lanean denetariko monitore bezela.

​

Zein izan zen zure lehenengo kontaktua kirolarekin? Zeintzuk dira kirolari buruz dituzun lehenengo oroitzapenak?

Nik txikitatik egin dut kirola, hasieran dantzan gehiago ibiltzen nintzen; ballet eta gimnasia erritmikoa urte askotan egin ditut baina kirol asko probatu ditut. “El Conquis” telesaila txikitatik ikusten nuenez ba ‘Denontzat’ ginmasioan entrenatu nintzen hara joateko eta bertan ezagutu nituen OCR lasterketak. Gaur egun, OCR lasterketetan nabil.

​

Zein kiroletan aritu zara? Zein da zure bizitzako kirola?

Gimnasia erritmikoan eta oztopo lasterketetan, triatloia ere probatu nuen baina ez zitzaidan asko gustatu. Txikiatik gimnasia erritmikoa asko gustatu  zait eta beti izan da nire bizitzako kirola. Oztopo lasterketak ezagutu nituen eta ni oso zakarra naizenez eta korrika egitea gustatzen zaidanez ba ikusi nuen nire kirola zela. Ni oso tximinoa naizenez, asko gustatzen zait eta esango nuke hau dela nire benetako bizitzako kirola.

 

Nolakoa izan zen zure esperientzia “El Conquistador” telesaian?

Izan da nere bizitzako esperientziarik bereziena. El Conquis esperientziak gauza asko ditu eta oso garrantzitsua izan da niretzat. Ni kirol bakarra egiten zuen kirolari arrunta nintzen eta honekin ikusi nuen kirol ezberdin asko zeudela. eroztik abentura pila egiteko. Bizitzan bizi beharreko esperientzia bat da. Kristona izan zen; jende ezberdina eta zure burua ezagutzea eta ezagutzen ez dezun jendearekin huskerian elkarbizitzea.

 

Zergatik erabaki zenuen gimnasia erritmikotik OCR lasterketak egitera pasatzea?

Ba Conquisen sartu nintzenean, nik txikitatik  ikusi det Conquis baina telebista izatea baino, bertan egiten diren frogak gustatzen zaizkit. Oso mugitua naizenez eta gauza asko egitea gustatzen zaidanez ba froga horiek egin nahi nituen. Denontzat gimnasioan ikusi nuen oztopo lasterketetan antzeko frogak egiten zirela eta ikusi nuen hori zela niri gustatzen zitzaidana. Gimasia utzi nuen kirol horretan zentratzeko.

1603992775460.jpg

Nolakoa izan da bidea gaur egun zauden puntura ailegatzeko?

Urte eta erdi daramatzat lasterketa hauetan, gimnasioan

negoenean hasi nintzen lasterketa batzuk probatzen, Conquisetik bueltan bizpairu lasterketa egin nituen. Lasterketa horiek probatzeagatik egin nituen eta erabaki nuen horietan zentratzea, 2019an erabaki nuen gimasia uztea eta oztopo lasterketetan zentratzea. Aurten aurreko urtekoa asko hobetu nahi nuen baina ezin izan det nahi bezain beste hobetu. Orain nire kabuz entrenatzen dut lasterketetarako.

​

Zuk uste duzu kirol hau edonorentzat dela edo profil zehatz batekin dago lotuta?

Bidaia luzeak egin ditugunetan Oztopo lasterketak edonorentzako dira, edozeinek egin dezake horrelako lasterketa bat. Popular eta Elite ligak ezberdintzen dira, ni elite ligan sartu naiz oso lehiakorra naizelako eta irabaztea eta lehiakortasuna gustoko dudalako. Popularrak edonork egin ditzazke, taldeka egiten dira eta denbora guztian taldeka joaten dira, elkarri laguntzen eta oztopoak elkarrekin gainditzen. Oso polita da kirola ze taldeka ere egin daiteke eta edonork egin dezake.

 

Emakumea izanda inolako zailtasunik izan duzu kirol munduan? Ba egia esan ez, zoritxarrez orainarte gimnasia emakumezkoen kirola  dirudi, orduan hor ez neukan arazorik. Mutilen aurka ibili naiz gimnasian eta oso gustora, badaukat lagun bat mutila dena eta gimnasia egiten zuena eta berak ez zuen izan arazorik. Oztopo lasterketetan sartu naizenean ez dut eduki arazorik ze oso ondo daude bereiztuta mutilen eta nesken maila eta gustora nago bi mailak parekatuta daudelako. Kirol hau ez dago federatuta eta federatzen denean bi mailak parekatuta jarraitzea espero dut.

​

Zeintzuk izan dira zure lorpenak kirol munduan?

Pixkat murriztuta, gimnasia erritmikoan taldeka edo indibidualki beti euskadi mailan ibiltzen ginen. Oztopo

«[El Conquis] Bizitzan bizi beharreko esperientzia bat da»
«Kirolarekin gustatuko litzaidake kirol munduan gauza berezi handi bat egitea»

lasterketetan sartu nintzenetik lehen lasterketan, entrenatu gabe eta lasterketei buruz ezer jakin gabe, seigarren geratu nintzen eta esan zidaten lehen bostak mundialera sartzen zirela. Urte berean beste lasterketa batean laugarren geratuz mundialera sartu nintzen. Mundialean Londresera joan ginen eta esan nuen “uau ze guay” baina ni trakets ikusi nintzen. Aurreko urtean egin nuen lehen lasterketa irabazi nuen eta denboaraldi bukaeran espainiako liga eta txapelketa nazionala irabazi nituen.

​

Zer ematen dizu oztopo lasterketak hainbeste praktikatzeko?

Ba dena, neretzat kirola oso konpletoa iruditzen zait ordun asko gustatzen zait. Niri asko gustatzen zait korrika egitea eta batez ere mendian ibiltzea. Entrenamednu desberdinak egiten ditut, bai mendian eta bai kalean eta hortaz aparte zintzilikatu behar naiz ordun landu behar ditut ez bakarrik hankak baizki eta besoak eta dena. Osotasunean dena ematen dit kirolak.

​

Oraindik bete ez duzun ametsen bat, ekizunerako proiekturen bat?

Baditut asko baino bai, nire ametsa Australiara joatea da, aurreztea lortzen dudanean eta ahal dudanean nahi det joan. Kirolarekin gustatuko litzaidake kirol munduan gauza berezi handi bat egitea. 

​

#IratiBeorlegi

#OCRLasterketak

#Conquis

#DenontzatGimnasioa

David Lacasa eta Ander Larequi

2020-10-29

bottom of page