
Iturria: Ur Kirolak facebook
KASTA DONOSTIARRA SEVILLAN
​
Ur Kirolak, arraun klub donostiarra, hirugarren postuan geratu da Espainiako txapelketan
Ur Kirolak, arraun klub donostiarra, hirugarren postuan geratu zen ospatu den aulki mugikorreko espainiako txapelketan. Pasa den asteburuan ospatu zen txapelketa hau Sevillan eta Espainia osoko arraun klubetako haur-kategoria eta kadeteak bertaratu ziren. Talde donostiarrak poduimean sartzea lortu zuen sevillako bi kluben atzetik. Real Club Labradores eta Club Nautico Sevillak lortu zituzten lehen bi postuak hemengoan baino domina gehiago lortuz.
Donostiarrek hiru urre, zilar bat eta bi brontze lortu zituen pasa den asteburuan kategoria ezberdinetan. Urreak Ander Balda astigarragatarrak bakarkako arraunontizian eta Libe Goñi, Ane Unzueta, June Balda eta Nahikari Arranok lortu zituzten, azkeneko hauek lemazaindun laukoan eta lauko skulean. Zilarra Beñat Santos eta Marcos Medinak biko arraunontzian eta brontzeak Ander Balda, Egoitz Velez, Unai Loyarte eta Peru Jauregik lauko skulean eta azken hiruak Ekaitz Otegirekin.
Espainiako irabazle postua asko landu behar den gauza bat da eta garaile zioala ikusi zuenean “sinetsi ezinean” zegoela aitortu du Ander Balda arraunlariak. “Lauko skulean kanporaketen estropada egin ondoren, ikusi genuen domina lortzeko aukerak genituela”, adierazi du Ane Unzuetak. Oraindik ikasteke asko daukatela onartu du Libe Goñik baina uda osoa entrenatzen egon eta gero “merezi” zutela ere adierazi du arraunlariak.
COVID19aren eragina txapelketan
Beste urteetan ez bezala, aurtengo kadeteen eta gazteenen txapelketa urrian egin da lau hilabeteko atzerapenarekin eta kirolariek aurten ez dute izan zaleen eta haien familien berotasuna. COVID19aren protokoloaren arabera, estropada gunera sartzeko aukera soilik arraunlariek, entrenatzaileek eta laguntzaileek izan zuten, nahiz eta ibaiaren beste aldetik estropadak ikusteko aukera izan.
​
Ander Larequi Perez 2020-10-15
#UrKirolak
#Espainikotxapelketa
#Arrauna
#Sevilla