top of page
20200415155236-articulo-aire-libre.jpg
IMG-3070.jpg

MADRILGO ERKIDEGOAK3,6 MILIO EURO INBERTITU DITU AIRE ZABALEKO KIROLEAN

Gobernuak aire zabaleko espazioak prestatu ditu sedentarismoa ekiditeko eta COVID-19aren aurrean osasuna eta ongizatea sustatzeko

Madrilgo Erkidegoko Gobernuak 3,6 miloi euro inbertitu ditu aire zabaleko kirol espazioak prestatzeko. Iniziatiba honekin kirol, osasun eta bizi-kalitateari bideratutako programak martxan jarriko dira. Entitate lokal zein partikularrak izango dira laguntzaren onardunak, batez ere COVID-19ak eraginda zailtasun ekonomikoak pairatzen dituztenak eta mota honetako inbertsioak egin ezin dituztenak.

 

Kalean espazio ezberdinak gaituz sedentarismoaren aurka borrokatu nahi du Madrilgo Gobernuak. Horretarako #MadridRegiónEnForma kanpaina sortu dute bi helburu argirekin: kirolariei leku aproposak ahalbidetzea eta kirola egitera ohituta ez daudenak hura praktikatzera animatzea.

 

Ekimen honi esker, Madrilgo Erkidegoan aire zabaleko kirol-zirkuituen kopurua handituko da. Leku hauei “Ariketa Fisikoko Gune Aktiboak” deituko zaie, eta herritarrei bideratutako hainbat ariketaz osatuak egongo dira. 

 

Inbertsioak bere gain hartzen ditu ekipamendua lortzeko eta herritarren egoera fisikoa baloratzeko sor daitezkeen gastuak, baita iniziatibaren datuak biltzeko, biltegiratzeko eta tratatzekoak ere.

​

Maixa Utrera, David Lacasa eta Lucía Mozas                                                                                           2020-11-19

              

​

#MadrilgoErkidegoa

#AireZabalekoKirola

#Osasuna

#BiziKalitatea

#MadridRegiónEnForma

                                     

bottom of page