top of page
IMG_20201006_114525_edited.jpg

PODIUMETIK BI SEGUNDURA

Espainiako emakumezkoen selekzioa laugarren geratu da Europako arraun txapelketan errusiarren atzetik

Espainiak Europako arraun txapelketan laugarren postua lortu zuen Belgradon (Serbia) pasa den igandean. Europako aulki mugikorreko junior txapelketan borrokatu zuten Maialen Mielgok, Ana Magañak, Malena Barrok eta Raquel Rodríguezek. Hasieran atzean gelditu baziren ere, mila metroetara iristerakoan gainerako enbarkazioekin parekatzea lortu zuten. Azken 500 metroetan, ordea, frantziarrek, greziarrek eta errusiarrek aurreratu zituzten; espainiarrak podiumetik kanpo utziz.

 

Espainiako selekzioak kanporaketarako estropadan bigarren denbora hoberena lortuta domina lortzeko gaitasuna zuela erakutsi zuen.  Maialen Mielgo arraunlari sestaoarrak froga baztertzailean izandako emaitzen ostean podiumean igotzeko aukerekin ikusi zuen bere taldea: “Lehenengo estropada eginda bigarrenak gelditu ginen eta hor geundela ikusi genuen, domina hartzeko prest”. 

 

Arraunlari gazteentzat ez da erraza izan koronabirusa ailegatu zenetik entrenamenduen erritmoa mantzentzea. Mielgok Espainiako selekzioan sartzeko berrogeialdian zehar froga ezberdinak egin behar izan dituztela jakinarazi digu. “Egoera ez da oso egokia izan arraun egiteko; etxean ez baitaukagu entrenatzeko urik. Gure gaitasun guztia makinetan demostratu behar genuen”, argitu du bizkaitarrak.

 

Espainiako mailara iristea ez dago edozeinen eskura, eta Mielgorentzat “izugarria” izan da Europako txapelketa batean ihardukitzeko aukera izatea. “Espainia mailan ona izatea niretzat  jada ikaragarrizko meritua zen”, azaldu digu Mielgok. 

 

Galiziatik Belgradora

Uztailaren 11tik irailaren 18ra Ourenseko (Galizia) Castrelo de Miño ibaian hamar arraunlari lehiatzen aritu ziren Europako txapelketan postu bat lortzearren. Bertan, zortzi aukeratu zituzten Belgradora joateko. Azkenean, zazpi neska bertaratu ziren Serbiako hiriburuan; biko eta lauko aulki mugikorretan parte hartzeko. Mielgorentzat ez zen zaila izan Galizian kontzentratuta egotea; aurtengo uda “arraroa” izanik ez baitzaio gogorra egin etxetik urrun egon beharra. 

​

Kirolari Amorratuak                                                                                                                       2020-10-06

​

#MaialenMielgo

#Europakotxapelketa

#Arraun

#Belgrado

​

bottom of page