top of page
DSC_2977.JPG

Iturria: Iker Iza, Giovanni Batistak ateratakoa

ZELAIAN ERE, NORMALTASUNAREN BILA

Iruneko Stadium Gal futbol zelaia zaleez bete da Real Unión eta Sanse taldeen arteko partida ikusteko

“Stadium Gal” estadioak zaleak berreskuratu ditu zazpi hilabete eta gero. Iruneko Real Unionek eta Donostiako Sanse taldeak lagunarteko partidua jokatu zuten pasa den larunbatean. Txuribeltzek 0-2 galdu zuten donostiarren aurka partidu alderatu batean.

 

Covid garaian egin den Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizunen arloko euskal lurraldeko lehen futbol-partida izan da. Normaltasunerako itzulerak aldaketak ekarri ditu futbolaren munduan ere; Real Union klubak COVID-19 protokolo bat garatu du zaleak partiduetara bertaratu ahal izateko. Larunbatean abonatuek haien txartela eta nortasun agiria aurkeztu zituzten estadioaren sarreran, hogei minutuko aurrerapenarekin ailegatu behar izan ziren eta soilik pegatina berdeekin markatutako eserlekuak okupatu zituzten. Horrekin batera, eskuen desinfekzioa eta tenperaturaren kontrola ziurtatu ziren. Maskararen erabilpena derrigorrezkoa izan zen partida osoan zehar, eta irteera mailaz maila egin zen antolatzaileen laguntzaz. Beñat Diazek, Real Unioneko zaleak, klubaren antolaketa egokia nabarmendu du: “Kluba zoriondu beharra dago gauzak ondo egin dituelako zaleok disfrutatu ahal izateko”.  

 

“Gogoratzeko partidua”

Iker Izak 2B mailako talde batean jokatzen zuen bigarren partidua etxean eta publikoaren babesarekin izan zen. Atezain gaztearentzat esperientzia “gogoratzekoa” izan da, familia, lagunak eta herritarrak hari animatzen egon izana. Izaren arabera, ikusleen babesa oso lagungarria da: “Azken finean futbolean jokatu egiten duzu gustoko duzulako ez jendea zu ikustera joaten delako, baina ez da berdina zaleak zuri animatzen egotea ala bakarrik jokatzea, laguntzarik gabe”. 

 

Koronabirusa dela-eta denboraldia eten behar izan zenez, denboraldi-aurrea prestatzea inoiz baino gogorragoa izan da futbolarientzat. Prozesu luzea eta ardura handikoa izan da kirol-jarduerarako buelta. “Duela hilabete eta erdi hasi ginen PCR probak egiten eta medikuarekin proba fisikoak gauzatzen, sei hilabete egon garelako kirolarik egin gabe”, jakinarazi digu irundarrak.

 

Kirolari Amorratuak                                                                                                                   2020-10-06

​

#ZaleakBerreskuratu

#RealUnion

#LehenFutbol-partida

#IkerIza

bottom of page